Musikak balio asko izan du beti; hainbat proiektutan erabili izan da proiektu horri garrantzi gehiago emateko eta pertsona gehiagori heltzeko nahiarekin batik bat. Kasu honetan korrika, euskararen aldeko ekintza izanik, pertsona helduei heltzeaz gain umeen artera ere heldu nahi izan dute. Hori dela eta proposamen itzela izan zuten korrika haurrei zuzenduta ere egitearekin: korrika txiki. Pirritx eta porrotxek gaur egun umeen artean duten arrakasta aprobetxaturik korrika txikiaren abestia sortu zuten eta ziur asko umeak inplikatuago eta euskerarekin konpromesu handiagoa hartu zutela, nahiz eta agian korrika zer dan eta zergaitik egiten den guztiz ulertu ez. Korrikaren web orrian aurkituko duzue korrika txiki honen abestiaren bideo, letra eta abestiarekin batera gai honeri dagokion unitate didaktikoa haur hezkuntzan.
Korrika Txiki, Pirritx eta Porrotxen eskutik!
Etiketak: bideo, euskal kantak, korrika txiki, Pirritx eta Porrotx, telebista saioak, unitate didaktikoa
Etiquetas Technorati: bideo , euskal kantak , korrika txiki , Pirritx eta Porrotx , telebista saioak , unitate didaktikoa
Etiquetas Blogalaxia: bideo , euskal kantak , korrika txiki , Pirritx eta Porrotx , telebista saioak , unitate didaktikoa
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment