Showing posts with label unitate didaktikoa. Show all posts
Showing posts with label unitate didaktikoa. Show all posts

Abestiak Betizurekin.

Interneten bidez abestiak bilatzen ari nintzela oso aurkikuntza interesagrri bat izan nuen. Betizuren orrialdean euskal kantez gain karaokerako abestiak ere aurkitu nituen, baita gabonetako edota telebistako saioenak.
Umeei asko gustatzen zaie marrazki bizidunen abestiak. Hemen dituzue link-ak abestien letrak eta soinuak eskuratu ahal izateko:



Betizuren abesti guztietara linkak eskumaldeko zutabean.

GEHIAGO IRAKURRI......

Korrika Txiki, Pirritx eta Porrotxen eskutik!

Musikak balio asko izan du beti; hainbat proiektutan erabili izan da proiektu horri garrantzi gehiago emateko eta pertsona gehiagori heltzeko nahiarekin batik bat. Kasu honetan korrika, euskararen aldeko ekintza izanik, pertsona helduei heltzeaz gain umeen artera ere heldu nahi izan dute. Hori dela eta proposamen itzela izan zuten korrika haurrei zuzenduta ere egitearekin: korrika txiki. Pirritx eta porrotxek gaur egun umeen artean duten arrakasta aprobetxaturik korrika txikiaren abestia sortu zuten eta ziur asko umeak inplikatuago eta euskerarekin konpromesu handiagoa hartu zutela, nahiz eta agian korrika zer dan eta zergaitik egiten den guztiz ulertu ez. Korrikaren web orrian aurkituko duzue korrika txiki honen abestiaren bideo, letra eta abestiarekin batera gai honeri dagokion unitate didaktikoa haur hezkuntzan.

GEHIAGO IRAKURRI......

Photobucekt-en aurki ditzakegun abesti eta bideoak ezagutu.

Ikasleak gero eta arinago hasten dira atzerriko hizkuntzak ikasten. Haur hezkuntzan ere inglera lantzen dute hainbat eskolatan. Hizkuntzak lantzeko musika eta abestiak asko erabiltzen diren tresnak dira. Hemen duzue abesti baten adibidea eta jakin dezazuela photobucket web orrialdean dohainik bajatu ditzakezuela bideoak, abestiak, argazkiak edota zuenak konpartitu ditzakezuela atzerriko ikasleek ere euskerazko abestiak ezagutu ditzaten.

GEHIAGO IRAKURRI......

Musikoterapia.




Musikaren eragina



Heziketan: Ikasketa prozesuan lagungarri da eta garapen pertsonala eta ikasketako ezgaitasunak gainditzen lagundu egiten du.

Fisiologia: aldaketak eragiten ditu bihotzaren eta arnasaren erritmoan eta baita giharretako tentsioan ere.

Komunikazioa:arazoak eta kezkak adieraztera bultzatzen du.

Afektibitatea: garapen emozional eta afektiborako lagungarri da.

Sentsibilitatea: entzumena eta ukimena areagotu egiten ditu.

Mugimendua: aktibitatea eragin eta mugimendu-koordinazioa hobetu egiten du.

Soziabilitatea: gizarte-harremanak bideratzen ditu. Erabilera

Psikoterapeutikoa: arazo psikologikoak konpontzen eta portaera ezarriak aldatzen laguntzen du.

Medikuntzan: laguntza psikologiko eta fisikoa ematen die (mina gutxitzen lagun dezake) kirurgia, gaixotasun terminalak, zainketa bereziak eta antzekoak bizi dituzten pazienteei.

Psikiatrikoa:gaixoen autoestimua eta komunikazio gaitasuna areagotu egiten du.

Geriatrikoak: soziabilitatea, memoriaren zainketa, jarduera fisikoa eta errealitatean orientatzeko gaitasuna bultzatzen ditu pertsona nagusien artean.

Bergizarteratzea: Drogazaleak desintoxikatzeko prozesuan lagungarri da.


http://revista.consumer.es/web/eu/19991101/miscelanea1/



http://www.aldeaeducativa.com/....

GEHIAGO IRAKURRI......