Showing posts with label Pirritx eta Porrotx. Show all posts
Showing posts with label Pirritx eta Porrotx. Show all posts

Abestiak Betizurekin.

Interneten bidez abestiak bilatzen ari nintzela oso aurkikuntza interesagrri bat izan nuen. Betizuren orrialdean euskal kantez gain karaokerako abestiak ere aurkitu nituen, baita gabonetako edota telebistako saioenak.
Umeei asko gustatzen zaie marrazki bizidunen abestiak. Hemen dituzue link-ak abestien letrak eta soinuak eskuratu ahal izateko:



Betizuren abesti guztietara linkak eskumaldeko zutabean.

GEHIAGO IRAKURRI......

Korrika Txiki, Pirritx eta Porrotxen eskutik!

Musikak balio asko izan du beti; hainbat proiektutan erabili izan da proiektu horri garrantzi gehiago emateko eta pertsona gehiagori heltzeko nahiarekin batik bat. Kasu honetan korrika, euskararen aldeko ekintza izanik, pertsona helduei heltzeaz gain umeen artera ere heldu nahi izan dute. Hori dela eta proposamen itzela izan zuten korrika haurrei zuzenduta ere egitearekin: korrika txiki. Pirritx eta porrotxek gaur egun umeen artean duten arrakasta aprobetxaturik korrika txikiaren abestia sortu zuten eta ziur asko umeak inplikatuago eta euskerarekin konpromesu handiagoa hartu zutela, nahiz eta agian korrika zer dan eta zergaitik egiten den guztiz ulertu ez. Korrikaren web orrian aurkituko duzue korrika txiki honen abestiaren bideo, letra eta abestiarekin batera gai honeri dagokion unitate didaktikoa haur hezkuntzan.

GEHIAGO IRAKURRI......