Showing posts with label gabonetako kantak. Show all posts
Showing posts with label gabonetako kantak. Show all posts

HIRU.COM



GABONETAN GURE OLENTZERO, OLENTZARO, ORENTZARO EDO ONENTZARO!


Internetetik nabigatzen nenbilela http://www.hiru.com/-ekin egin nuen topo. Gauza interesgarriak daudela iruditzen zait eta Euskal Herriko bitxikerietan barneratzeko erabilgarria izan daitekelakoan nago. Euskal herriko ohituraz, kulturaz eta jendeaz aritzen delarik Euskal ohiturak irudietan atalarekin egin nuen topo. Olentzerori beste herri batzuetan abesten zaion abesti moldatuaren bertsioa eta olentzeroren bideo polit bat dakarkigute hiru.com-ekoek: http://www.hiru.com/euskal_kultura/bideoak/olentzero



DANBORRADA!


Horrez gain bideoak atalera bazoazte Donostiko danborrada-txikiaren bideoa labur bat ikus dezakezue:
San Sebastian egunean, eguerdiko hamabietan, hiriko ikastetxe guztietako haurrak prest egoten dira danborrandan parte hartzeko. Alderdi Ederren biltzen dira eta bertatik abiatuta hiriko zenbait kale zeharkatzen dituzte.


GEHIAGO IRAKURRI......

KARAOKERAKO PROGRAMAK




Karaokea zer den sobreran dakigu baina gehienetan ez dugu praktikatzen tresnarik ez dugulako.


Haur hezkuntzan ere oso erabilgarria izan daiteke umeek abesteaz eta gozatzeaz gain irakurtzen ere ikasten dutelako. Horretarako oraingoan karaoke egiteko programak dakarzkizuet. Programa hauek aipatutako www.cd.librea.or web orri horretan aurkitu ditzakezue.


Ikus dezakezuen moduan web orrialde honek balio handia euki dezake gaur egun baita etorkizunean, lanean hasten garenean, ariketa desberdinak asmatzeko.
Karaoke egiteko programatariko bat hurrengo hau izan daiteke:
http://www.cdlibre.org/consultar/catalogo/Juegos_Karaoke.html

GEHIAGO IRAKURRI......