Eusko media fundazioaren eskutik Euskal Herriko edozein herriko kantutegia ezagutu dezakegu. Bost mila partiturez osatutako artxiboa dute. Web orri honetan herri desberdinen jatorrizko kantak aurkitu ditzakegu.
Artxiboan bilatzerako orduan egilearen bitartez, izenburuaren bitartez, kantutegiaren izenaren bitartez edo lekuaren izenaren bitartez bilatzeko aukera ematen du.
On-line entzun dezakegu kantuta baita partitura jaitsi dezakegu. Aukera ederra da gure ikasleak euren amama eta aititekin gauza hauek konpartitzeko edota euren jatorriaren berri izateko.
Hemen klikatu behar duzue eta jarraian bilatzailea erabili:
GEHIAGO IRAKURRI......

GABONETAN GURE OLENTZERO, OLENTZARO, ORENTZARO EDO ONENTZARO!
Internetetik nabigatzen nenbilela
http://www.hiru.com/-ekin egin nuen topo. Gauza interesgarriak daudela iruditzen zait eta Euskal Herriko bitxikerietan barneratzeko erabilgarria izan daitekelakoan nago. Euskal herriko ohituraz, kulturaz eta jendeaz aritzen delarik
Euskal ohiturak irudietan atalarekin egin nuen topo. Olentzerori beste herri batzuetan abesten zaion abesti moldatuaren bertsioa eta olentzeroren bideo polit bat dakarkigute hiru.com-ekoek:
http://www.hiru.com/euskal_kultura/bideoak/olentzeroDANBORRADA!
Horrez gain
bideoak atalera bazoazte
Donostiko danborrada-txikiaren bideoa labur bat ikus dezakezue:
San Sebastian egunean, eguerdiko hamabietan, hiriko ikastetxe guztietako haurrak prest egoten dira danborrandan parte hartzeko. Alderdi Ederren biltzen dira eta bertatik abiatuta hiriko zenbait kale zeharkatzen dituzte.
GEHIAGO IRAKURRI......