GABONETAN GURE OLENTZERO, OLENTZARO, ORENTZARO EDO ONENTZARO!
Internetetik nabigatzen nenbilela http://www.hiru.com/-ekin egin nuen topo. Gauza interesgarriak daudela iruditzen zait eta Euskal Herriko bitxikerietan barneratzeko erabilgarria izan daitekelakoan nago. Euskal herriko ohituraz, kulturaz eta jendeaz aritzen delarik Euskal ohiturak irudietan atalarekin egin nuen topo. Olentzerori beste herri batzuetan abesten zaion abesti moldatuaren bertsioa eta olentzeroren bideo polit bat dakarkigute hiru.com-ekoek: http://www.hiru.com/euskal_kultura/bideoak/olentzero
Horrez gain bideoak atalera bazoazte Donostiko danborrada-txikiaren bideoa labur bat ikus dezakezue:
San Sebastian egunean, eguerdiko hamabietan, hiriko ikastetxe guztietako haurrak prest egoten dira danborrandan parte hartzeko. Alderdi Ederren biltzen dira eta bertatik abiatuta hiriko zenbait kale zeharkatzen dituzte.